Mezuak

Aurten ez omen da urte ona izan perretxikozaleentzat .Halere, batzuk ez gara kexatzen, gure gozamenerako,jaten ez diren edo behar ez liratekeen perretxikoen kopurua asetzeko modukoa izan baita.Sarritan esaten dugu perretxikotan ez dela egin behar aurretik ahalik eta gehien ikasteko ahaleginak egin gabe.Urte asko daramagunontzat ere, ezagutzea falta zaiguna mordoa denez, esan dezakegu inork ez dituela denak aztertzen, ezinezkoa da eta. Ni inoiz ere ez naiz kezkatu kopuruaz,ezinezkoa baita sailkaturiko denak gogoan hartzea. Gainera,izaki bizidun guztietan gertatu ohi den moduan, biologiak baldintzatutako ondorioz ematen diren aldaketez eta baita inguruaren aldaketak direla medio ere. Perretxikoak irteteko lehen beharra hezetasuna denez,behar dutena euria da, baina ihintzak ere laguntza handia ematen dio, hortaz esan dezakegu perretxikoen gorabeherak eguraldiak ezartzen dituela,baina urteak hain aldakorrak direnez,bila ibiltzen gara beti, eta batzuetan harritu egiten zaigu perretxiko b